Gure Txokoa
Batasuna Bizitzeko espazioa
Gure Txokoa
Gure Txokoa Espazioa taldeak eramaten du soinean
Taldearena den txoko honetan, asanen bitartez, indar eta flexibilitatearen arteko oreka landuz, gorputza minik gabe sendotzen dugu. Horrez gainera, geure azalean biziko ditugu asanaren alderdi guztiak, eta ulertuko dugu asana ez dela soilik gorputza indartzeko, bizkortzeko edo luzatzeko tresna bat. Izan ere, asana osoa egitea eta bizitzea lortzen dugunean, nahiz eta oinarrizko maila batean lortu, asana bakoitzak erabateko kontzientzia-egoera arakatzeko aukera ematen baitigu.
Gorputza Bihotzaren etxea delako
Gorputza lantzeaz gain, ditugun mugei giro zainduan begiratzeko espazioa izan nahi du Gure Txokoak. Yogak eskaintzen dituen tresnak ezagutu eta egunerokotasunera eramateko pausuak emanez, garena ezagutu eta adierazten hasiko gara.
Zaintza espazio honetan, gugan ereiteko denbora merezi dugula sentituko dugu, eta, bide batez, guganako harremana lantzean, besteenganako interakzioak eraldatu egiten direla eta Natura baliagarri zaigula jabetuko gara.
Barnerako bidea egitean "bestea"rekin bat egiten dugula ulertzeko.
Ordutegiak - Horarios
Hurrengo kurtsoko ordutegiak zehazteke
Ordutegia | Ast/Lun | Mar/Mar | Egu/Mie | Egu/Jue | Bar/Vie |
---|---|---|---|---|---|
18:15 - 19:45 | / | / | / | / | / |
20:00- 21:30 | A | / | A | / | / |
Arrate: Yoga Euskaraz - A & B
Kontaktua
Arrate Zelaia Eizaguirre
621 39 44 62
[email protected]Luis Urrengoetxea K. 8 - BESUE
Amorebieta-Etxano, Bizkaia